Eskluseraren Zirkuan kokatua, hego-ekialdera begira, Brecha Latour glaziarra garatu zen Izotz Aro Txikian zehar. 10 hekatareako hedadura hartu zuen, nahiz eta bere mihia 340 m-ko luzerara mugatu.
1982-1985eko inbentarioan, glaziar gisa katalogatu zen. Izotza aurreko morrenara iristen zen, eta, beraz, ondoriozta daiteke aurreko 130 urteetan ez zuela ia atzera egin. 90eko hamarkadaren hasieran oraindik ere nolabaiteko aktibitatea zuen, nahiz eta handik gutxira hormagune bihurtu zen. 2000. urtetik aurrera, apurka-apurka zatikatzen hasi zen, 2007. urtean hondar-egoera bilakatu zen arte, eta 2012an desagertu egin zen.
Hurrengo urteetan, elurzulo bakar batek ere ez dio eutsi udak glaziarraren antzinako kokalekuan igarotzeari. Hor, aurreko morrenak eta izotzaren antzinako urradurak leundutako arrokak baino ez dira mantentzen duela gutxi existitu izanaren aztarna gisa.
Este aparato glaciar pertenece al siguiente macizo: